Gizartea

Emakumeen Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketak Bilbon egingo dituzte

Urriaren 22tik 28ra egingo dituzte, eta 40 herrialdetako 130 emakumek baino gehiagok hartuko dute parte, "herrialdeetako ordezkariak batzuk, eta antolakunde aliatuak besteak".

Aurkezpena egin dute gaur, Bilbon. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2018ko maiatzaren 15a
15:38
Entzun

Euskal Herriko Mundu Martxaren batzar irekiak Bilbon bertan emandako prentsaurrekoan jakinarazi du Bizkaiko hiriburuan izango direla aurten nazioarteko topaketak, eta horretarako bi arrazoi nagusi daudela diote: Euskal Herriko mugimendu feminista indartsu egotea bat, eta "izaera herritarra eta aliantzak sortzeko gaitasuna" izatea bestea. Eta badago beste arrazoi bat ere: Euskal Herria beste toki batzuk baino "seguruagoa" dela emankumeentzat; "badakigulako zenbait herritan nolako jazarpena jasaten duten bizitzaren defendatzaileek, lesbianek, emakume borrokalariek".

Ohi bezala, hausnarketa izango da topaketen helburuetako bat, baina ez hori bakarrik: 2020an egin asmo duten V. Nazioarteko Ekintza prestatzen ere hasiko dira.

Feministon herria

Nazioarteko Topaketak baliatuta, bertakoa izango den festa bat ere antolatuko du Emakumeen Mundu Martxak: urriaren 27an, Feministon Herria izeneko eguna egingo dute. Bilboko Areatzan ospatuko dute, eta "espazio ireki bat" sortzea da asmoa. Topaketetara joandako gainerako herrialdeetako kideekin esperientziak trukatzea ez ezik, "sentsibilitate eta gorputz pluralak ikusarazteko espazioa" izan nahi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.