Emakumeen kontrako indarkeria

Emakumezko bat bortxatu dutelakoan 24 eta 28 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen

Santa Luzia auzoko lorategietan gertatu zen erasoa astelehen gauean.

2008ko abuztuaren 20a
16:31
Entzun
Emakumezko bati sexu erasoa egitea leporatuta 24 eta 28 urteko bi mutil gazte atxilotu dituzte Gasteizen, bietako bat udaltzainek eta bestea ertzainek. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, astelehen gaueko hamaikak inguruan gertatu zen erasoa: biktima bi gizonezkoekin zihoan Florida kalean. Vicente Aleixandre kalearen parera iritsi zirenean, ordea, gizonezkoetako batek lorategi eremu batera eraman zuen emakumezkoa indarrez.

Han, kolpatu eta lurrera bota ondoren bortxatu egin zuen, besteak inor hurbil ez zedin ingurua zaintzen zuen bitartean. Ondoren, Florida kalean, trenbidearen ondoan, dagoen etxola batera eraman zuten emakumea.

Norbaitek zerbait arraroa ikusi zuen, eta Udaltzaingoari eman zion horren berri. Ondorioz, trenbide ondoko etxolara joan ziren udaltzainak, eta bi gizonek handik nola alde egiten zuten ikusi zuten. Halaber, emakumezkoa aurkitu zuten etxolan. Gasteizko Santiago erietxera eraman zuten.

Handik ordu batzuetara 24 urteko M.E. atxilotu zuten udaltzainek sastraka batzuetan ezkutatzeko ahalegina egiten ari zela. Sexu erasoan parte hartzea leporatzen diote, eta etxolan emakumezkoa bortxatzen saiatzea.

28 ruteko R.S., berriz, hurrengo goizeko bederatzi eta erdiak aldera atxilotu zuen Ertzaintzak. Lorategian neska bortxatzea leporatzen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.