Ezbeharra

Emakumezko bat hil da Bermeon, furgoneta batek harrapatuta

Istripua 11:00 aldera gertatu da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Bermeoko (Bizkaia) saihesbidea, artxiboko irudi batean. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
2022ko azaroaren 30a
13:09
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakumezko bat hil da goizean Bermeon (Bizkaia), auto istripu batean. Zabaldutako informazioaren arabera, furgoneta batek harrapatuta zendu da andrea, talkak zauri larriak eragin baitizkio.

Istripuaren abisua jaso eta gutxira bertaratu dira larrialdi zerbitzuak, baina ezin izan dute emakumezkoa salbatu. Halaber, Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du gertaturikoa argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.