08:15 aldera gertatu da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Bi ibilgailuk elkar jo dute, aurrez aurre, eta emakumezko bat han bertan hil da. Zehazki, 57 urte zituen eta Igorrekoa (Bizkaia) zen. Auto barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute.
Beste hiru lagun zauritu dira ezbehar berean, eta haietatik bi Galdakaoko erietxera eraman dituzte. Hirugarrena, berriz, Gurutzetara.
N-240 errepideko bide bat moztuta dago ezbeharra gertatu den lekuan.
Errepideak
Emakumezko bat hil da eta beste hiru lagun zauritu dira Lemoan, istripu batean
Errepide istripu larria gertatu da N-240 errepidean, Lemoa (Bizkaia) parean: bi autok parez pare jo dute elkar, eta ibilgailuetako batean zihoan emakumezko bat, 57 urtekoa, hil egin da. Halaber, beste hiru pertsona zauritu dira, eta haietatik bi Galdakaoko erietxera eraman dituzte eta bestea Gurutzetakora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu