Kontxi Sanchis 58 urteko emakumezkoa atzo Espainiako Polizia batek lau tiro bota ondoren hil zuen Angel Berroeta okin iruindarra heriotza salatzeko manifestazioan parte hartzen ari zen Hernanin. Mobilizazio horretan 200 lagun inguruk parte hartu dute. Ertzainek pankarta eusten ari zirenei nortasun agiria eskatu ondoren, manifestazioarekin aurrera jarraitzeko baimena eman die. Hala ere, manifestazioa abiatu bezain pronto, ertzainek lagun bat atxilotu dute eta gogor oldartu zaie manifestazioan bildutakoei.
Hori dela eta, Kontxi Sanchis etxe atari batean babestu da haren alabarekin batera, eta sartu eta berehala lurrera erori da. Alaba laguntza eske atera da, eta Hernaniko anbulategiko medikua joan da emakumezkoa artatzera. Hark, Sanchis oso larri zegoela eta erietxera eraman beharra zegoela esan du. Anbulantzia ordea ez zen iristen, eta hildakoaren alabak ertzainei eskatu die Sanchis erietxera eramateko. Lekukoek jakinarazi dutenez, ertzainek hori ez zela haien arazoa erantzun diote zenduaren alabari. Anbulantzia iritsi da, eta Sanchis erietxera eraman dute, baina bertan hil da.
Kontxi Sanchisen heriotza salatzeko manifestazioa egingo dute Hernanin, arratsaldeko zortzietan. Halaber, ezker abertzaleko ordezkariek agerraldia eskainiko dute gertakarien berri emateko.
Angel Berruetaren hilketa salatzeko manifestazioak
Emakumezko bat hil da Hernanin, ertzainek manifestazio bat sakabanatu ondoren
Espainiako Polizia batek Angel Berrueta okin iruindarra hil zuela salatzeko hainbat manifestazio izan dira Euskal Herrian. Hernanin (Gipuzkoa) 200 lagun inguru bildu dira, eta ertzainek pankartari eusten ari zirenei identifikatzeko eskatu ondoren, manifestazioa egiteko baimena eman die. Hala ere, manifestazioa hasi bezain pronto, lagun bat atxilotu du Ertzaintzak, eta jendearen oihuen artean, gogor oldartu zaie parte hartzaileei. Hori dela eta, Kontxi Sanchis 58 urteko hernaniarra portal batean babestu da haren alabarekin batera, eta sartu eta berehala lurrera erori da, ustez bihotzekoak jota. Anbulantzian erietxera eraman dute eta bertan hil da. Gertakari hori salatzeko manifestazioa egingo da iluntzeko zortzietan Hernanin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu