Errepideak

Emakumezko bat zauritu da A-8an, Donostia parean

Ezbehar handia gertatu da zortziak aldera A-8 autobidean, Donostia parean: Bilborako noranzkoan zihoazen bi ibilgailuk elkar jo dute, alboka, eta talkaren ondorioz, bietako bat bidetik atera, erdiko hesia hautsi eta kontrako noranzkoko bidean geratu da iraulita. Auto hori gidatzen zuen emakumea Donostia Ospitalera eraman dute zaurituta. Era berean, auto ilara handiak sortu dira noranzko bietan.

2006ko martxoaren 2a
10:42
Entzun
Renault Megane bat eta Ford Transit bat izan dira elkar jo duten ibilgailuak. Bai autoa, bai furgoneta, biak trabatuta geratu dira, bat bilborako noranzkoan, eta bestea Donostiaranzkoan. Ondorioz, auto ilara handiak sortu dira ibilgailu biak kentzea lortu duten arte. Bederatziak hamar gutxi aldera eraman dituzte, eta orduan hasi da trafikoa bere onera etortzen.

Bi ibilgailuetako baten gidaria, 34 urteko N.B.G., Donostiako Ospitalera eraman dute zaurituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.