Lilatoia emakumezkoen Donostiako lasterketari eman diote aurtengo Emakunde saria, kirolean emakumezkoaren parte-hartzea sustatzen duelako -haiek baizik ez dira irteten- eta, hala, haiek elkartzeko indar egiten duelako.
Donostiako Koordinakunde Feministak sortu zuen Lilatoia, duela hogei urte, eta proba martxoaren 8aren inguruan izaten da -Emakumearen Nazioarteko Eguna izaten da martxoaren 8an-. Orotara lau mila emakumezko baino gehiago atera dira lasterkan urteotan. Lehen aldian 130 izan ziren, azkenekoan -iaz- 1.264.
gizartea
Emakunde sariduna, Lilatoia lasterketa
Duela hogei urte sortu zuten Donostiako atletismo proba.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu