Gizartea

Emakundek auzibidean jarri du Arabako elkarte gastronomiko bat, sexu diskriminazioagatik

Emakumezko bati bazkide izatea ukatzeagatik hartu du neurria. Lehenagotik ere, arrazoi beragatik salatu izan dute Txoko Eder elkartea.

2009ko apirilaren 17a
16:59
Entzun
Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak Larrazubiko (Araba) Txoko Eder elkarte gastronomikoaren aurkako neurriak hartu ditu, sexu diskriminazioa egitea egotzita.

Emakumezko bati bazkide egitea ukatu izana leporatzen zaio Arabako elkarteari, eta horregatik 900 euroko isuna jaso lezake.

Iragan otsailaren 11n hartu zuen Emakundeko zuzendari Izaskun Moyuak Txoko Eder auzibidean jartzeko erabakia. Iazko abuztuaren 13an, Belen Santamariak emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuna babesten duen batzordean salaketa jarri zuen, elkarte horretako bazkide izatea behin eta berriz ukatu zitzaiola argudiatuz.

Honakoa ez da izan elkarte horren aurka arrazoi beragatik jaso den kexa bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.