Emakundek dio Espainiako Gobernuaren lan erreformak babesa kentzen diela emakumeei

2012ko martxoaren 5a
14:55
Entzun

Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak esan du Espainiako Gobernuaren lan erreformak enpleguetan "desberdintasuna" sortuko duela. Haren arabera, "erreformaren malgutasunak kontratazioan lagun dezake, baina desabantaila gehien dituzten sektoreei babesa kentzen die, emakumeei, kasu".

Emakumeen Nazioarteko Egunari begira antolatu duen kanpaina aurkeztu du gaur Emakundek, eta berdintasun politikak krisitik ateratzeko irtenbide gisa planteatu ditu. Gaurtik hilaren 13ra bitarte abiatuko du kanpaina Emakundek. Kanpainaren ideia nagusia "berdintasuna eta krisi ekonomikoa zentzu positiboan elkartzea" dela azaldu dute.


 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.