ELKARRIZKETA AURRERAPENA. MARIA SILVESTRE (EMAKUNDEKO ZUZENDARIA)

"Emakundek legea betetzen dela zaindu behar du: administrazio publikoetan modu zuzenagoan eragin behar dugu"

BERRIAk Maria Silvestre Emakundeko zuzendariarekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar.

2009ko ekainaren 16a
18:04
Entzun
Maria Silvestre Emakundeko zuzendariaren ustez, "Emakundek legea betetzen dela zaindu behar du: administrazio publikoetan modu zuzenagoan eragin behar dugu, baina esparru pribatuetan ere neurriak hartu behar ditugu". BERRIAk harekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar.

Hona hemen Silvestreren beste esan batzuk:

- "Legea aldatzeko, ez da zertan berriz eztabaidatu 'abortua bai-abortua ez'; oso akats larria iruditzen zait orain berriro auzitan jartzea abortuaren lege bat edukitzea beharrezkoa den ala ez".

- "Genero indarkeria desagerrarazteko emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun sozialak ezabatu behar dira. Eta hori ezin da egun batetik bestera egin, epe luzerako lana da".

- "Zeloak maitasunaren erakusgarri direla pentsatzea akats larria da; bikotekidea jabetza gisara ulertzen dela adierazten dute zeloek".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.