Emakundek 25 urte bete dituela oroitzeko eta ospatzeko ekitaldia egin dute gaur iluntzean. Emakunde Sariak banatzeko hitzordua baliatu dute horretarako. Bilboko modulu psikosozialei eman diete saria aurten. 1978an sortu zen lehena, Errekalde auzokoa. 35 urteko bidea egin dute, emakumeentzeko zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen.
Gasteizen egin dute ekitaldia, Lehendakaritzaren egoitzan, eta bertan izan da Iñigo Urkullu lehendakaria ere. Emakumeen eta gizonen arteko parekidetasunean eginiko urrats bakar bat ere ez duela atzera egingo adierazi du Urkulluk, eta azaldu du asko dagoela egiteko bide horretan
1988an sortu zen Emakunde, parekidetasun politikak sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren egitura. Emakumearen Euskal Erakundearekin batera "feminismo instituzionala" hasi zela azaldu du Izaskun Moiua Emakundeko zuzendari ohiak, eta horrek aurrera egiteko zenbait bide erraztu zituela gaineratu du. Mende laurden honetan erakundeko zuzendari izan direnak eta erakundean lan egin dutenak ere ekitaldira bildu dira.