Emakunderentzat "pozgarria" da "gizartearen errealitatetik at" zegoen erreforma atzera bota izana

2014ko irailaren 23a
16:46
Entzun

Espainiako Gobernuak abortuaren legearen erreforma atzera bota izana albiste pozgarritzat jo du Emakundek. Ohar baten bidez gogorarazi duenez, Izaskun Landaida zuzendariak erreformaren kontrako jarrera agertu du hura egiteko asmoa zegoela jakin zuenetik, "emakumeen eskubideetan eta askatasunean atzerapauso onartezina" dela iritzita.

Erreformaren aurka gizartean izan den mobilizazioa nabarmendu du, eta mugimendu feministaren, emakumeen elkarteen, erakundeen eta bestelako eragileen lana goraipatu.

Landaidak uste du egungo legea "aurreratua" dela eta bat datorrela Europako lege aurreratuenekin. "Lege honek aukera ematen die emakumeei gaizkile sentitu gabe abortatzeko".

EAJk ere begi onez hartu du erreforma bertan behera utzi izana, baina uste du Espainiako Gobernuak "hauteskundeen kalkuluengatik" egin duela atzera, eta ez dela "hausnarketa sakon baten" ondorioz izan. Joseba Agirretxea diputatuaren arabera, horrek erakusten du PPk alderdi barruko sektore "atzerakoienen" arabera jarduten duela gobernuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.