Alderdien mahaiari atal berezia eskaintzen dio EAk "Normalizazio eta bakegintza"txostenean. Inor baztertu gabe, lehenbailehen osatzeko beharra azpimarratzen du normalizazio politikoa lortzeko beharrezkoak diren gaiak landu ahal izateko, eta hartan eztabaidatu behar diren gaien zerrenda ere aipatzen du. Besteak beste, euskal nazioaren aitorpena, lurraldetasuna eta herri kontsulta egiteko prozedura.
"Euskal gizartearen borondatearen isla izango den mahaia sortu behar dugu", dio Erraztik. Eta horri begira, "sekulako aurrerapauso" gisara du su-etena EAk, baina ohartarazten du "normalizazio sozialeta juridikoa soilik lor daitekeeela euskal auziaren zergatiei aurre egiten badiegu. Auziaren oinarriak eskubide historikoen ukoan daude, erabakitzeko eskubidearen ukoan".
Gernikako estatutuak euskal herritarren nahiak ez dituela asetzen-eta marko juridiko berria ezinbestekotzat du EAk, euskal estatua sortzeko helburuarekin. Bide horretan, autodeterminazio eskubidea onartu behar dela azpimarratu du.
EA alderdiarentzat Gernikako estatutuak ez ditu euskal herritarren nahiak asetzen, eta beraz, marko juridiko berria sortu behar da. Bide horretan abiatzeko Ibarretxe Plana baliogarria iruditzen zaio,baina abiapuntu gisara soilik. Hori gaindituko duten urratsak eman beharko dira ondoren, EAren ustez.
Autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen du, Euskal Herri independente bat lortzeko bidean ezinbestekoa
politika
Eman beharreko urratsen txostena aurkeztu du EAk, estatu independente bat sortzeko bidean
Bake prozesuak zebaldu duen testuinguru berrian aurrera egiteko eta estatu independente bat lortzeko bidean, eman behar diren urratsen inguruko txostena aurkeztu du EAk, gaur, Iruñean. Egungo errealitatea abiapuntu, Ibarretxe Plana baliagarria iruditzen zaio, baina abiatzeko soilik. Marko juridiko berria, autodeterminazio eskubidea eta alderdien mahaia lehenbailehen osatu beharra aldarrikatzen ditu, eta horien edukien berri ere ematen du txostenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu