#SFK15

"Ematen du emakume batek bularrak erakusteagatik inguruak edozer egin dezakeela"

Sanferminak berdintasunean elkarteko kideek jaietan eraso sexistak identifikatzeko egon daitezkeen arazoez hitz egin dute gaur Sanfermintza saioan.     

Jone Amonarriz
2015eko uztailaren 10a
16:18
Entzun

Miren Aristu Sanferminak berdintasunean elkarteko kidea baikor agertu da herritarren inplikazioarekin eta, udalarekin: "Aurreko legealdian lortutakoa lortu badugu, hemendik aurrera, are gehiago".

Eraso sexistak identifikatzeko orduan arazoak izaten direla esan du, egoera asko, orain arte, "normaltasunez hartu direlako". Kritiko agertu da hedabideekin, eta bere ustez norberak erabakitzen du bere gorputzarekin zer egin. "Hala ere, ematen du emakume batek bularrak erakusteagatik inguruak edozer egin dezakeela".

Hiru alkate 

Altsasuko, Zizur Nagusiko eta Lizarrako alkateen solasaldia ere izan da gaur Euskalerria Irratiaren eta BERRIAren Sanfermintza saioan: Jabi Ollo (Altsasu), Jon Gondan (Zizur) eta Koldo Leoz (Lizarra) Zaldizurin elkartu dira eguerdian. 

Izaskun Andueza eta Xabier Olazabal musikarien emankizunarekin amaitu da hianbat arazo tekniko izan dituen gaurko saioa. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.