Andre bat eta haren 6 eta 4 urteko alabak bizi ziren etxean sutea piztu zen astearte gauean Faltzesen (Nafarroa). Foruzaingoak uste du emakumezko horren senar ohiak nahita eman ziola su etxeari, eta haren bila dabiltza. Sutea gertatu zenean hutsik zegoen etxea, eta, beraz, ez zen inor zauritu. Hala ere, sei familia aterarazi behar izan zituzten ondoko etxebizitzetatik.
Lekukoen arabera, senar ohiak sarritan egin zion mehatxu andre horri etxeari su emango ziola esanez. Erriberriko bizilaguna da ustezko erasotzailea, eta haren bila dabiltza foruzainak. Beste poliziak ere haren arrastoen atzetik jarri dituzte.
Genero indakeria
Emazte ohiaren eta alaben etxeari su eman ziolakoan gizon baten bila dabiltza foruzainak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu