Emakumeen aurkako indarkeria

Emaztea jo duelakoan gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen

31 urteko gizonezko gazte bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Gasteizen, emazteari eraso ziolakoan. Andrea osasun zentro batean artatu behar izan zuten.

2006ko abuztuaren 26a
14:10
Entzun
Atzo arratsaldeko zazpi eta erdiak aldera senarrak jo zuela esanez emakumezko bat agertu zen Ertzaintzaren Gasteizko polizia-etxe batean. Oinutsik zegoen, eta makatuak zeuzkan zango eta besoetan. Eztabaidan ari zirela senarrak jo zuela esan zien ertzainek, eta, gainera, ez zela jipoia jasaten zuen aurreneko aldia.

Hori guztia aintzat hartuta, bikotea bizi zen etxera joan zen Ertzaintza, eta 31 urteko K.A. senarra atxilotu zuen. Andrea osasun zentro batera eraman behar izan zuten zauriak sendatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.