Emakumeen kontrako indarkeria

Emaztea jotzea egotzita gizonezko bat atzeman dute Donostian

2008ko uztailaren 14a
13:15
Entzun
Ertzaintzak 33 urteko gizonezko bat -G.V.P.- atxilotu du Donostian, Loiola auzoan, emaztea jo duelakoan. Ertzainen arabera, etxean jo zuen emaztea, atzo, adingabeko bi semeen aurrean.

Atzo arratsaldeko hiru eta erdiak pasatxo zirela izan zen ustezko erasoa, emakumeak salatu duenez. Honek begi batean lesioa egin zuen eta beste kolpe batzuk ere jaso zituen. Osasun zentro batera eraman zuten.

Etxean bertan atzeman zuten gizonezkoa. 2005ean beste emakume bat jo zuela adierazi du Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.