Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Igorren (Bizkaia), bere emaztea jo eta mehatxatu egin duelakoan.
Bizilagun batek eman die ustezko tratu txarren abisua ertzainek, eta hauek bikote haren etxera joan dira. Emakumezkoak aurpegian eta lepoan kolpeak zeuzkala ikusi dute. Biktimaren arabera, sarritan jo izan du senarrak. Gizonezkoa etxean bertan zegoen ertzainak joan direnean, eta atzeman egin dute.
Galdakaoko (Bizkaia) erietxera eraman dute emakumezkoa.
Emakumeen aurkako indarkeria
Emaztea jotzea leporatuta gizonezko bat atxilotu dute Igorren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu