Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako azalpenena arabera, atzo 15:50 aldera saiatu zen L.F.P. emaztea leihotik behera botatzen: eztabaidan ari zirela andrea zangoetatik heldu eta leihotik zintzilika jarri zuen. Une hartan bizilagun batek gertatzen ari zena ikusi, eta aurre egin zion erasotzaileari. Halaber, Ertzaintzari deitu zion.
Bizilagunak agiraka egin zionean,L.F.P. atzera egin zuen. Ertzaintza bikotearen etxera iritsi zenean, emaztea bakarrik zegoen etxean, eta ez zuen gizonaren aurkako salaketarik jarri nahi izan. Hala ere, erasotzailearen inguruko informazioa bildu zuten ertzainek, eta han inguruan aurkitu zuten, auto batean alde egin nahian zebilela.
Emazteak salaketarik jarri ez arren, atxilotu egin zuten ertzainek eta epailearen esku utzi.
Emakumeen kontrako indarkeria
Emaztea leihotik botatzen saiatu da gizon gazte bat Urnietan
27 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Urnietan (Gipuzkoa), emaztea leihotik botatzen saiatu zela-eta. Emazteak ez du gizonaren kontrako salaketarik jarri nahi izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu