Gertakaria

Emaztearekin dantza egiteagatik ezagun bat jo zuen gizonak 630 euroko isuna ordaindu beharko du

Joan den abenduan, bere emaztearekin dantzan ari zen ezagun bat jotzeagatik isuna ordaindu beharko du gizon batek. Donostiako epaitegi batek ezarri dio zigorra eta 630 euroko isunaz gain, 700 euroko kalteordaina eman beharko dio biktimari.

2006ko irailaren 14a
16:00
Entzun
Agiri judizialean jasotzen denez, gizonezkoa "jeloskor jarri zen", ezaguna bere emaztearekin dantzan ikusi zuenean.

Gertaera 2005.urtean izan zen, abenduaren 4an. Goizaldeko 03:00ak aldera gizonezko bat bere emaztearekin taberna batean zegoen. Tabernan bertan ezagun batekin topo egin zuten eta azken honek dantzalekura eram zuen emakumea. Bat-batean senarra, bere emaztearekin dantzan ari zen ezaguna jipoitzen, ustez "jeloskor jarri" zelako. Hainbat kolpe eman zizkion eta zauriak eragin bekainetan eta masailetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.