Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat -M.J.- atxilotu du Getxon (Bizkaia), emazteari muturrekoak eta labankadak ematea leporatuta. Biktimak, hori dela-eta, senarraren kontrako salaketa sartu zuen atzo, eta ertzainei esan zien astelehen arratsaldean jaso zuela erasoa. Gizonezkoak heriotz mehatxua ere egin ziola zioen.
Osasun zentro batean artatu behar izan zuten emakumea.
Getxoko bizilaguna da ustezko erasotzailea.
Emakumeen aurkako indarkeria
Emazteari labankadak ematea egotzita atxilotu dute gizonezko bat, Getxon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu