EITB Nafarroan

Emisioak eten eta lau hilabete eta erdi geroago, ETB berriro ikusi ahal izango da Nafarroan bihartik

ETB1 eremu autonomikoko 26. multiplex kanalaren bidez ikusi ahalko da, eta ETB2 eta ETB3, berriz, eremu lokalerako erabiltzen diren multiplexen bidez.

Maiatzean emisioak eten zituztenean UPNren egoitzaren aurrean izan zen protesta jendetsua. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
2016ko irailaren 21a
07:46
Entzun

Bihartik aurrera Nafarroako herritarrek ere ikusi ahal izango dute ETB, egun indarrean dauden multiplex kanalen bitartez. Gaur sinatu du Uxue Barkosen gobernuak horretarako beharrezkoa zen azken baimena. Hala, tokian tokiko LTD lurreko telebista digitalaren kanal libreak utziko zaizkio EITBri.

Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak uztailean sinatu zuten ETBri Nafarroan emititzea ahalbidetzen dion akordioa.

2009an, Patxi Lopezek eta Miguel Sanzek, EAEko orduko lehendakariak eta Nafarroako orduko lehendakariak, EITBren kanalak LTD bidez emateko protokoloa izenpetu zuten. Haatik, arrazoi ekonomikoak argudiatuta, UPNren gobernuak trabak jarri zizkion ETB hedatzeari. Zazpi urte geroago, iragan apirilean, Espainiako Industria Ministerioak Nafarroan ETBren kanal guztien emisioa eteteko agindu zuen, Barcinaren gobernuak iaz jarritako salaketa bati bide emanez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.