Maiatzean Haroko (Espainia) Auzitegiak eta atzo Logroñokoak (Espainia) erabaki zuten Enaitz Iriondoren kasua ez irekitzea, Fiskaltzak zabaltzeko eskatu arren, eta gaur Enaitz zenaren familiak jakinarazi du beste helegite bat sartuko dutela, epaiketa egiteko helburuarekin. "Ez dakigu non sartuko dugun helegitea, baina bai sartuko dugula", esan du senide batek.
2004ko abuztuaren 26an auto batek harrapatu eta hil egin zuen Enaitz Iriondo (Durango, Bizkaia; 17 urte). Haroko kanpinera itzultzen ari zen ilunabarrean bizikletan. Tomas Delgado gidariaren autoak azpian hartu zuen. Guardia Zibilaren txostena aipatu zuen geroago epaileak: Iriondo izan zela stop seinale bat errespetatu ez zuena. Auto gidaria, 90 kilometrora orduko mugatutako lekuan 140-160 kilometrora zihoala zioen Guardia Zibilak.
2006ko martxoan salaketa jarri zuen Delgadok: Enaitzen gurasoei 20.000 euro eskatu zizkien autoan izandako matxurak eta autoa konpondu bitartean erabilitako autoaren alokairua ordaintzeko. Horri buruzko epaiketa aurtengo urtarrilean izan zen eta gidariak atzera egin zuen. Epaiketaren ostean Fiskaltzak beste ikerketa bat zabaldu zuen.
Ikerketaren datuak eskuan, joan den apirilaren 29an kasua berriro irekitzeko eskatu zion Fiskaltzak epaileari, eta Tomas Delgado deklaratzera deitzeko.
Gizartea
Enaitz Iriondo zenaren familiak beste helegite bat sartuko du, auzia berriro zabaltzeko asmoz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu