Errioxako Castañares de Rioja herrian (Espainia) auto batek hil zuen harrapatuta Enaitz Iriondo 2006 urtean. Auzi hori berriz irekitzea baztertu du Haroko auzitegiak fiskalak hala eskatu arren. Epaileak fiskaltzaren prozedura akatsa argudiatu du auzia berriz ez zabaltzeko, eta fiskalak kasuan izandako "jarrera aldaketa harrigarria" arbuiatu du. Rosa Maria Trinidad epaileak adierazi du 2006 urtean agertu zuen iritzi bera duela orain ere.
Enaitz Iriondoren sendiak eta Juan Galparsoro Errioxako Fiskal Nagusiak erabakiari helegitea jarriko diotela iragarri dute. Sendiak atsekabetuta hartu du epaiaren erabakia. Guardia Zibilak egindako txosten berria aintzat hartu du fiskalak kasua berriz zabaltzea eskatzeko.
Enaitz Iriondo Tomas Delgadok gidatzen zuen autoak hil zuen. Gidariak hildakoaren gurasoei 20.000 euro eskatu zizkien istripua izan eta bi urtera kalte ordainetan, bere kotxeak istripuan jasan zituen kalteengatik.
Enaitz Iriondoren auzia berriz zabaltzea ukatu du Haroko auzitegiak
Fiskaltzak auzia berriz irekitzeko egindako eskaera baztertu du epaileak, prozedura akatsak argudiatuta. Epaileak arbuiatu egin du fiskalak kasuan izandako "jarrera aldaketa harrigarria". Enaitz Iriondoren sendiak eta Errioxako Fiskal Nagusiak helegitea jarriko diote epailearen erabakiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu