aberri eguna

'Enbata' mugimendua gogoan izan dute Itsasun, 50. urteurrenean

AB, Sortu, EA, Aralar eta Alternatiba alderdiek ekitaldi batean parte hartu dute gaur arratsaldean. Mugimendua sortu zela 50 urte betetzen dira.

2013ko martxoaren 30a
18:42
Entzun

Sortu, EA, Aralar, Alternatiba eta ABk ekitaldi bat egin dute gaur arratsaldean, bihar Iruñean egingo den Aberri Egunaren bezperan —bost alderdiek Independentistak sarearen deialdiarekin bat egin dute—.

Ekitaldi horrekin, Enbata mugimendua gogoratu nahi izan dute. Enbata sortu zela 50 urte betetzen dira aurten Ipar Euskal Herrian "abertzaletasun modernoaren" lehen haziak finkatuz. 1963ko Pazko astelehenez aldarrikatu zuten "iragan denborako eta egungo nahiaz" Euskal Herria nazio bat zela. 

Horrekin batera, bihar Iruñera batzeko deia egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.