Energia nuklearra

Endesak iragarri du Garoña berriro zabaltzeko baimena eskatuko duela

Endesako presidente Borja Pradok komunikabideen aurrean adierazi du "beharrezko neurriak" hartzen ari direla. 

Greenpeaceren protesta bat Garoñan, martxoan. MARIO GOMEZ / EFE
urtzi urkizu
2014ko maiatzaren 19a
07:13
Entzun

Santa Maria de Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearraren erdia da Endesarena, eta beste erdia Iberdrolarena (Nuclenorren bidez). Endesako batzar nagusia egin dute gaur, eta amaitutakoan iragarri du presidenteak zentral nuklearra zabaltzeko baimena eskatuko duela. Nabarmendu du Garoñako itxiera arrazoi ekonomikoengatik izan zela eta "oztopo hori" desagertu egin dela.

Baimena eskatu eta gero, hurrengo tramiteak uztailaren 6rako egon beharko du beteta. CSN Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak erabaki beharko du Garoña zabaltzen den ala ez, zenbat denborarako, eta plan bat landuko du inbertsio eta betebeharrak zehazteko. Plan horren arabera, Endesak eta Iberdrolak aztertuko dute zentrala martxan jartzeko bideragarritasuna.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.