Posta elektronikoz jasotako mezu baten bidez izan zuen Iñaki Errazkin kazetariak Naparraren kokalekuaz informazio eman zuen pertsonaren berri. Zerbizu sekretuetako kide ohia da, "estatu terrorismoarekin lotura" izandakoa, espainiarra. Hari buruzko datu guztiak eman ditu asteon Errazkinek, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epailearen aurrean. Hark gorpua bilatzeko eskatu dio Frantziari.
Auzia zabalik dagoela-eta, Eneko Etxeberria Naparra zenaren anaiarekin izan da BERRIA. Segidakoak dira esandako batzuk:
- "Askotan esan digute ingurukoek-eta: 'Zuek min handia jasan duzue, eta gainera, ezin izan duzue dolua itxi ere egin'. Hori izango da lehen gauza".
- "Kolpe handia litzateke saiatu eta edzoer gauzagatik ez aurkitzea. Tira, hala ere, gutxienez honek balio izango du anaiaren kasua auzitan jartzeko; eta ez bakarrik anaiarena. Hemen lagun askok daukagu egia jakiteko beharra".
- "Hau egin dutenak ez dira izan beren kabuz jokatu duten batzuk, dena nahi zuten bezala egin zutenak. Nonbaitetik antolatuta zegoen, eta hori ere aitortu beharko dute".