'Bidegi auzia'

Eneko Goiak datorren ostiralean deklaratuko du 'Bidegi auziko' lekuko gisara

Azpeitiko epaitegian deklaratuko du Donostiako alkateak. Deklaratzera deituta daude Felix Urkola Olanoren kabineteburua, Luis Mari Apraiz Diputazioko Errepideetako zuzendari nagusi ohia eta IDOM ingeniaritza enpresako teknikari bat.

Eneko Goia. GORKA RUBIO, FOKU
2019ko irailaren 6a
14:03
Entzun

Jakina zen Goiak, Urkolak, Apraizeketa IDOM enpresako teknikari batek Bidegi auziko epaiketan lekuko gisa deklaratu behar zutela. Eguna falta zen jakiteko, eta gaur jakin da: irailaren 13an deklaratuko dute, ostiralez, Azpeitiko 2. instrukzio auzitegian.

AP-1eko obren inguruan deklaratu beharko dute, egin gabeko lanengatik ordaindu zuten edo ez argitzeko asmoz. Auzitegiak hasieran ez zuen onartu haiek lekuko gisara deklaratzera deitzerik, baina, helegite bat tarteko, haien deklarazioa beharrezkoa dela ebatzi zuen Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, "kereilaren aztergaiaren gainean eztabaidatu eta erabakitzeko bilera batean parte hartu zutelako". Zehazki, 2011ko urtarrilaren 24an Gipuzkoako eta Arabako diputazioek osatutako Batzorde Mistoaren bilera batekin lotuta dago Goiaren zitazioa; berak egin baitzuen batzordeko buru.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.