Paueko (Frantzia) Auzitegiak Eneko Pascual eta Garikoitz Pascual euroagindua onartu du gaur, eta hamahiru egunen buruan Espainiaratu egingo dituzte. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatu zuen haien kontrako neurria, ETArekin ustez zerikusia dutela. Duela bi aste atxilotu zituzten, Baionan.
Hernanikoa (Gipuzkoa) da Eneko Pascual eta Donostiako Garikoitz Pascual. Lehengusuak dira.
Eneko Galarraga Espainiaratzeko ere eskatu du Espainiako Fiskaltzak, eta datorren asteartean emango du epaitegiak erabakiaren berri. Urtarrilaren bukaeran atzeman zuten Galarraga (Villabona, Gipuzkoa), Urruñan (Lapurdi).
Joseba Iturbaren eta Mikel San Sebastianen (Lesaka, Nafarroa) kontrako euroagindu saioak gaur ziren izatekoak, baina ostiralera atzeratu dituzte. Duela bi aste atxilotu zituzten, Donibane Lohizunen (Lapurdi), ETAko kideak direlakoan.
Politika
Eneko Pascual eta Garikoitz Pascual Espainiaratu egingo dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu