Politika

Energia legearen auzia "Madrilen eta Nafarroaren artean" konpondu behar dela nabarmendu du Barcinak

Espainiako Konstituzionalak Nafarroako energia legea bertan behera utzi ostean egin du agerraldia Barcinak, eta azaldu du "udazkenerako dena konponduko" egotea espero duela.

Yolanda Barcinaren agerraldia, gaur Nafarroako Parlamentuan. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2014ko uztailaren 31
13:00
Entzun

PSNk eta Geroa Baik eskatuta, Espainiako Constituzionalak Nafarroako energia legearen gainean hartutako erabakiari buruzko azalpenak eman ditu gaur Parlamentuan Yolanda Barcina gobernuburuak. Hark zehaztu du sententzia "bete" egingo dutela, eta auzia udazkenerako konpondua egongo dela ere iragarri du, baina nabarmenduz konponbidea "Madrilen eta Nafarroaren artean" hitzartu behar dutela.

Barcinak larritzat jo du, hala ere, Konstituzionalaren sententzia, "zalantzan jartzen duelako Nafarroaren zerga sistemaren ahalmena". Nahiz eta zehaztu duen, energiarena gisako legeak ezin direla alde bakar baten ekimenez aldatu, eta horretarako "elkarlana" beharrezkoa dela.

PSNko Juan Jps Lizarberen iritziz, ordea, PP eta UPNren erantzukizuna da gertatutakoa, PPrena helegitea jartzeagatik, eta UPNrena hura babesteagatik. "Hemen ez da ezer argitu beharrik. PPrena joan behar da eta esan behar zaio halakorik ezin duela egin". Haren esanetan, PPri "koipea emanteak" ez du ezertarako balio.

Bilduk ere kritikatu egin du UPNren jarrera. Koldo Amezketak nabarmendu du halakoak ez direla "kasualitate" izaten. "Foru erregimena desagertuz doa Nafarroaren autogobernurako ahalmenarekin batera. Egun batean eta hurrengoan Konstituzionalak ahalmenak murrizten ditu".

Aralar-NaBaiko Patxi Zabaletak, berriz, Nafarroaren eskubideak defendatzeko "gaitasunik eza" egotzi dio Barcinaren exekutiboari, eta ahalmen galera horretan "konplize" izatea egotzi dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.