Energia nuklearraren arloan lankidetzan aritzeko hitzarmena egite proposatu dio Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak Gordon Brown Erresuma Batuko lehen ministroari. Sarkozy Erresuma Batuan da atzotik, bisita ofizialean, eta hitzarmen hori lotzea du helburuetako bat.
Hain zuzen ere, buruz buruko bilera egingo dute gaur Sarkozyk eta Brownek eta nuklearren inguruko hitzarmena izango da ardatzetako bat.
Atzo Erresuma Batuko Legebiltzarrean hitzaldia egin zuen Frantziako presidenteak, eta herrialde biak ez direla inoiz elkarrengandik hain hurbil egon azpimarratu zuen.
Energia nuklearraren arloan elkarlanean aritzea proposatu dio Sarkozyk Browni
Paris eta Londres ez direla inoiz hain hurbil egon azpimarratu zuen atzo Frantziako presidenteak Erresuma Batuko Legebiltzarrean egin zuen hitzaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu