Energian 5.000 milioi aurreztu nahi ditu Undak
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak iragarri du 2020an 2008an baino energia gutxiago kontsumitzea espero dela Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Horri esker 5.000 milioi euro aurreztuko direla nabarmendu du Bernabe Unda industria sailburuak. Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio ikertzeko energia iturri guztiak, baita gasari lotutakoak ere, «betiere ingurumen eta ekonomia irizpideak kontuan hartuta».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu