Enkanteak trabatu dituzte ELBk eta Lurzaindiak

2022ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
BAIONA. Baionako Auzitegiko enkante saioa oztopatu zuten atzo ELB laborarien sindikatuko eta Lurzaindiko militanteek. Izan ere, Azkarateko (Nafarroa Beherea) laborantza lur multzo bat eta etxe bat saldu behar zituzten enkante horietan, oinordekotza arazoak izan baitituzte jabeek. Hala, enkanteetara jotzera behartu zituen Baionako Auzitegiak. ELBk eta Lurzaindiak «salmenta espekulatiboa» dela salatu dute.

Dozenaka lagun sartu ziren auzitegiko enkanteen gelara. Lehen multzoa Baionako etxebizitza bat saltzeko egin zuten: 232.000 eurotan erosi du promotore batek haren abokatuaren bidez; 60.000 eurotan ezarri zuten hastapeneko prezioa. Bigarren enkantea Azkarateko Etxeberria etxea saltzeko hasi zuten, baina 160.000 euroko proposamena egin orduko oldartu ziren protesta egileak. «Euskal Herria ez da salgai», oihukatu zuten, enkanteak bertan behera utzi zituzten arte. Halere, irailaren 8an eginen dituzte berriz, Baionako Auzitegiak jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.