Enplegu sorrera "sendotzen" ari dela uste du Jaurlaritzak, baina "zailtasunak" ez direla amaitu

2015eko abuztuaren 4a
17:09
Entzun

Uztaileko langabezia datuen inguruko balorazioa egin du Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuak. Uste du "sendotzen" ari dela "enpleguaren suspertze prozesua", baina erantsi du "lan merkatuaren zailtasunak" ez direla amaitu.

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak albiste ontzat baina "tentuz"  jo du langabe kopuruaren apaltzea, sortutako enpleguaren "kualifikazioa" dela-eta: "Anbizio handiz begiratu nahi dugu sortzen den enplegua kalitatezkoa dela".

LAB sindikatuak, berriz, nabarmendu du egoera "oso kezkagarria" dela, langabezia "egiturazkoa" delako. Prekarietateaz ere kexu azaldu da: "Kontutan hartu beharra dago udan behin-behineko lanpostu prekarioak sortu ohi direla, industrian oporrak betetzeko eta ostalaritzan udako gorakadari aurre egiteko. Alabaina, unean uneko gora-beheretatik harago, hurrengo hamarkadarako eredua da azken urte honetan finkatzen ari dena".

CCOOk enpleguaren behin-behinekotasunari erreparatu dio. Ontzat jo du langabezia tasa urritu izana, baina nabarmendu du gora egin dutela behin-behineko kontratuek, eta behera, berriz, langabezia laguntzek. "Ekonomia suspertzeaz hitz egiteko biztanle guztiengana heltzea beharrezkoa da", esan du sindikatuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.