Arrigorriagako birziklapen lantegi bat (Bizkaia) hustu behar izan dute gaur goizean, sute bat piztu ostean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 06:00ak aldera hasi da sutea, fabrikako biltegian. Suhiltzaileak hara joan dira, eta 07:20erako itzalia zuten sua. Ezbeharrak ez du biktimarik eragin, baina, prebentzio modura, lantegia hustea erabaki dute. Suteak eragindako kalte materialak, bestalde, zenbatzeko daude oraindik.
Sutea
Enpresa bat hustu dute Arrigorriagan, sute baten ondorioz
Suak ez du biktimarik eragin, baina, hala ere, lantegia husteko erabakia hartu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu