Kurrusku KaiAlde gozogintzako lantegiak Barakaldoko (Bizkaia) Ibaibe kalean duen lantegian piztu da sua gaur goizean, 09:45 aldera. Enpresa hustu egin behar izan dute, baita inguruko pabiloiak ere, eta suhiltzaileek inguru hartara ez hurbiltzeko eskatu dute. Ez dute argitu zerk sortu duen sua.
Imágenes que nos enviáis del incendio #Barakaldo
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) April 19, 2021
La cuales agradecemos, pero rogamos no acercarse a la zona#Bomberos@112_SOSDeiak@eitbNoticiaspic.twitter.com/KnpWbvDHxL
Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, jada kontrolpean dute sua. Hasiera batean gune zabal bat hesitu behar izan dute, handik gertu produktu sukoiak dituen enpresa bat baitago.
Horretaz gain, SOS Deiakek inguruko eraikinetako leihoak ixtea gomendatu du. Kontuan izan behar da sutea gertatu den gunetik gertu hainbat ikastetxe daudela.