'De Miguel auzia'

Enpresa bateko administratzaileak dio De Miguelek eta biek komisioak jaso zituztela

Josu Arrutik eta auziko akusatu nagusiak 161na mila euro jaso zituzten Riera eraikuntza enpresa taldetik.

'De Miguel auziko' auzipetuak, epaiketan. DAVID AGUILAR, EFE
2018ko azaroaren 5a
07:07
Entzun

Josu Arruti Letemendia Sidepur enpresako administratzaileak De Miguel auziko epaiketan jakinarazi du Alfredo de Miguelek eta biek Riera eraikuntza enpresako legez kanpoko komisioak jaso zituztela, Zanbranan (Araba) industrialde bat sortzeko kudeaketa lanak egitearen truke. Sidepur auzian ikertzen ari diren enpresetako bat da.

Arrutik azaldu du De Miguelek eta biek adostu zutela Riera taldeari 161na mila euro eskatzea, eta eskaera onartu egin zuela enpresako arduradun Francesc Fernandezek.

Maria Justina Angulo Zanbranako alkate ohiak (EAJ) adierazi du ez zuela parte hartu industriadealdearen eta lur-jabeen arteko elkarrizketetan.

Arabako Probintzia Auzitegian ari dira epaiketa egiten. De Miguel, besteak beste, EAJren ABBko kidea eta, 2007-2010 artean, Arabako Aldundiko Tokiko Administrazioko diputatua izan zen. Hura da ustelkeria auziko akusatu nagusia. Fiskalak 27 delitu leporatzen dizkio, eta ia 55 urteko zigorra eskatzen du harentzat. Guztira, 26 dira akusatuak, eta tartean daude Aitor Telleria ABBko kide ohia eta Koldo Otxandiano ABBko kide ohi eta Arabako Ongizate Institutuko zuzendari izandakoa ere. 

Duela hiru aste fiskalarekin akordiorik lortu ez, eta akusazio guztiak ukatu zituen De Miguelek. EAJko arduradun ohiak esan zuen ez duela komisiorik jaso eta frogak "manipulatuta" daudela. Fiskalak frogatutzat zuen "gaizkile sare bat" osatu zutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.