Immigrazioa

Enpresaburu bat eta abokatu bat atxilotu dituzte Gasteizen, langile etorkinak esplotatzen zituztelakoan

Lan baldintza txarretan edukitzeaz gain, 4.800 eta 6.000 euro arteko diru kopurua kendu zieten etorkinei paperak egitearen truke.

2007ko azaroaren 6a
13:57
Entzun
Espainiako Poliziak enpresaburu bat eta abokatu bat atxilotu ditu gasteizen, langile etorkinak esplotatzea egotzita.

Espainiako Gobernuaren Arabako Ordezkaritzaren arabera, JG.D.A.C. 52 urteko eraikuntza arloko enpresaburuak paperik gabeko langile etorkinak hartzen zituen, "esplotazio baldintzetan" lan eginarazteko. Zehaztu dutenez, legezko baldintzetan ari ziren langileek jasotzen zuten soldataren eta paperik gabekoenaren arteko aldea "abusuzkoa eta proportziorik gabekoa" zen, eta gainera, pertsona horien eskasia eta premia egoerez eta errotze ezaz baliatzen zen.

Langileek beren egoera arautzeko eskatzen ziotenean, dirua eskatzen zien horren truke. Hala, 4.800 eta 6.000 euro arteko diru kopurua kendu zien etorkinei, ustez J.P.A.G. abokatuaren laguntzaz. Abokatu horrek beren egoera legeztatzeko tramiteak egiten ari zela esaten zien etorkinei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.