Politika
Enpresaburuak "abian diren prozesuak mami daitezen irrikitan" daudela dio Confebaskek
Azken boladako atentatuetatik haratago, enpresaburuak "abian egon daitezkeen prozesuak mami daitezen irrikitan" daudela adierazi du gaur Jose Guillermo Zubia Confebask EAEko enpresaburuen elkarteko idazkari nagusiak. Irrika nagusia "ETA desagertzea" dela zehaztu du.
"Abian egon daitezkeen prozesuak mami daitezen, eta, bereziki, ETA desager dadin irrika, erabat zabalduta dago enpresaburuen munduan", adierazi du Zubiak, Bilbon, enpresetara emakumeen sarrera errazteko ekimen batzuen aurkezpen ekitaldiaren ondoren. "Irrika" hori azken egunetako atentatuak baino haratago doala nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu