"Ematen du irudi berri bat dutela: biktima-gaizkilearen irudia. Hori erabateko kontraesana da. Gainera, honakoak kezkatzen gaitu: kalte hori nola konpon daitekeen. Hua da, behin kalte hori egin eta gero, norbait talde armatua laguntzeagatik inputatuta egon eta gero, egoera hori nola konpontzen den", adierazi du Urtxegik Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren ekimenez Frantziako eta Espainiako poliziek egin duten azken sarekadan hainbat lagun atxilotu dituzte ETAren finantziazio sarearekin eta enpresaburuei eskatzen dieten iraultza zergarekin zerikusia izatea egotzita. Besteak beste, bi enpresaburu nafar atxilotu dituzte, eta ETAri ordaindu diotelakoan erakunde armatuari laguntzea egotzi diete.
Politika
Enpresaburuak "biktima-gaizkile" bihurtu dituztela uste du Adegiko idazkari nagusiak
ETAren aurkako azken polizia operazioen eta ekimen judizialen harira, enpresaburuak "biktima-gaizkile" bihurtu dituztela uste du Jose Mari Ruiz Urtxegi Adegi Gipuzkoako patronalaren idazkari nagusiak. Biktima eta gaizkilea uztartuz "irudi berri bat, guztiz paradoxikoa" sortu dutela slaatu du Urtxegik, eta jardun judizialaren ildo horrekin oso kezkatuta daudela enpresaburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu