Enpresarean aurkeztu dute: euskaraz lan egiten duten enpresen azoka

Erredakzioa
2012ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Euskaraz lan egiten duten enpresek elkar ezagutu eta esperientziak trukatu ahal izango dituzte aurten, lehen aldiz, Enpresarean izeneko azokan; urriaren 2an egingo dute, egun osoan, Donostiako Kursaalean. Bai Euskarari elkarteko zuzendari Roberto Gutierrezek, Donostiako Udaleko Kultura eta Euskara delegatu Nerea Txapartegik eta Gipuzkoako Diputazioko Euskara zuzendari Zigor Etxeburuak aurkeztu zuten proiektua, atzo.

Gutierrezek adierazi zuenez, azokaren helburua euskaraz lan egin nahi duten enpresei «erraztasunak ematea» da, eta euskarazko produktu eta zerbitzuak eskaitzen dituztenei «salmenta gune bat» eskaintzea. Azokan parte hartuko duten zenbait enpresaren izenak aurreratu ditu: BERRIA Taldea, Codesyntax eta Fremap aipatu ditu, besteak beste. Etxeburuak esan du «bete-betean» jasotzen dituela azokak aldundiaren helburuak: «Euskaraz bizitzearen aldeko apustua egin du aldundiak, eta horren akuilu izango da ekimen hau».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.