Enpresari iruzur egitea egotzi diete bi langileri
BILBO. Gurdia Zibilak bi gizon atxilotu ditu Bizkaian, Nervacero enpresari iruzur egitea egotzita. Enpresako beharginak dira biak. Poliziaren arabera, txatarrarekin egiten zuten iruzur lantokian: kalitate kaskarreko lehengaiak onak balira bezala izendatzen zituzten, elkar hartuta baitzeuden hornitzaileekin. Zehatz ez dakite, baina uste dute milioi askoko iruzurra egin dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu