Enpresei euskara irizpide jartzea legezkoa ote den argitzeko eskatu dio PPk Bruselari

Erredakzioa
Donostia
2012ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Foru Aldundiak lehiaketa publikoetan euskara irizpide gisa erabiltzen duela eta, hori egitea legezkoa ote den argitzeko eskatu dio PPk Europako Batzordeari. Carlos Iturgaiz parlamentariak egin dio galdera batzordeari; zehazki, eskatu dio argitzeko barne merkaturako eta kontratazio publikorako legeak betetzen ote dituen diputazioaren jardunak. Obra batzuen lehiaketatik at utzi du aldundiak enpresa bat, ez duelako bete baldintza bat: zuzendaritza teknikoko bi kidek behintzat euskaraz jakitea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak astelehenean iragarri zuen hizkuntza nagusia barruan eta kanpoan euskara izango duela. Euskaraz egingo ditu agerraldiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.