Enrique Maia, "damututa" dietak kobratzeagatik

2013ko martxoaren 8a
18:31
Entzun

Enrique Maia Iruñeko alkatea "damututa" azaldu da Nafarroako Kutxako bileretan dietak kobratzeagatik. Azaldu duenez, dieta horiek "handiak" ziren.

Hedabideen aurrean eginiko adierazpenetan, Maiak esan du Iruñeko alkate gisara bileretara joan behar zuela, eta gaineratu du dieten zenbatekoa ezagutu zuen "lehen unetik" lan egin zuela dieta horiek kentzeko. "Dietak eta batzordea bera desagertu ziren, kutxaren antolaketa berriaren aurrean", adierazi du.

Iruñeko Bilduk eta Aralarrek mozio bat aurkeztu zuten, atzo, Enrique Maiaren reprobazioa eta dimisioa eskatuz.

Iruñeko Bildu eta Aralarreko udal taldeek mozio bat aurkeztu zuten martxoaren 7ko osoko bilkuran. "CANeko auzian zehar etengabe agertzen ari diren datu eta informazioek, Maia behin eta berriz lotzen dute eskandalu honekin", adierazi dute. Horregatik aurkeztu dute udal taldeek mozioa.

Jimenez Barcinaren lekuan balego, "etxera" joango litzateke

Dieten auziaz jardun du PSNko idazkari nagusi Roberto Jimenezek ere. Adierazi du Yolanda Barcinaren lekuan balego "etxera" joango litzatekeela. Argudiatu du ezin zaiela herritarrei "esfortzuak" egiteko eskatu eta, aldi berean, kutxaren bilerengatik halako dietak kobratu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.