Iruñeko Udalerako UPNren zerrendaburu izango da Enrique Maia, alderdiaren militanteek hala erabakita. Maiak militanteen %79ko babesa eskuratu du, UPNk gaur egin dituen primarioetan.
Maria Kutzen hautagaiak, berriz, bozketan parte hartu dutenen %19aren babesa lortu du.
Guztira, 556 militantek bozkatu dute. Militanteen %1ek zurian bozkatu du, eta beste %1en boto baliogabea eman du.
Lehenengo aldia da UPNk primario bidez aukeratzen duela Iruñeko Udalerako zerrendaburua. 2016ko apirilean egin zuen kongresuan onartu zuen hala egitea.