Aurtengo sanferminetako entzierrorik azkarrena izan da zazpigarrena, Garcigrande ganadutegiko zezenek korritu dutena; 2 minutu eta 12 segundo iraun du.
Asteburua igaro ostean, korrikalari gutxiago irten dira gaur, baina, hala ere, eroriko asko izan dira, lasterketa oso bizi joan baita. Korrikalariak erori eta haien atzetik zezen bat baino gehiago jausi da lurrera.
Bi lagun adarkatu dituzte; horietako batek sabelaldean jaso du adarkada; besteak, hankan. Guztira, hiru lagun eraman dituzte ospitalera.