Sanferminak

Entzierro azkarra eta garbia zazpigarrena

Lau lagun ospitalera eraman dituzte, kolpeekin. Bi minutu eta 42 segundo iraun du. Atzoko zaurituek hobera egin dute.

2007ko uztailaren 13a
13:23
Entzun
Atzoko entzierro latza eta gero, gaurkoa -Iruñeko sanferminetako zazpigarrena- azkarra eta garbia izan da: bi minutu eta 42 segundo iraun du eta ez da adarkadarik izan. Antonio Bañuelos ganadugiteko zezenak izan dira gaur; lehen aldiz etorri da ganadutegi hura Iruñera.

Kolpeen ondorioz, lau lagun eraman dituzte ospitalera. B.M. ingelesak (26 urte) buruan hartu du kolpea, Merkaderesen; J.M.F.Z. iruindarrak bularraldean (38 urte), honek ere Merkaderesen; C.B.C. iruindarrak (37 urte) aurpegian, Telefonikan; eta J.M.G.M. faltzestarrak (Nafarroa; 29 urte) belaunean. Inor ez dago larri. Azken hirurei eman diete dagoeneko senda-agiria.

Atzo oso larri zauritu ziren lagunek, berriz, hobera egin dute. Hasieran larrien zegoena -alemaniar bat, buruan kolpea jasota-, etxean da dagoeneko.

Orain arteko entzierroen ondorioz ospitaletara eraman dituzten lagunen artetik, 11k segitzen dute ingresatuta.

Bihar, azkeneko entzierroa. Victorino Martinen zezenak izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.