sanferminak

Entzierro azkarra eta garbia

Bi minutu eta erdi behar izan dituzte Dolores Agirre ganadutegiko zezenek ibilbidea osatzeko. [Youtube]http://youtu.be/rgtpcyz6X-Q[/Youtube]

2013ko uztailaren 8a
13:34
Entzun

Hamalaugarren aldiz aritu dira Iruñeko kaleetan korrika ganadutegi horretako zezenak, eta hainbat korrikalari jo badituzte ere, ez dute inor adarkatu.

Astelehena izanik, atzoko entzierroan baino jende gutxiago pilatu da ibilbidean. Horrek ahalbidetu du korrikalariek tarte gehiago izatea, baina zezenen abiadurak arriskutsu egin du entzierroa.

Joaldun batek ireki die bidea zezenei, eta luzatuta joan da zezen taldea. Mercaderes kalera sartzerakoan, hainbat lagun irristatu eta tentsio uneak izan dira, baina zezenek ez dute eroritakoengana jo.

Orotara, 47 pertsona artatu dituzte entzierroaren ondoren. Bost pertsona eraman dituzte Nafarroako Ospitalera. Kolpe ugari zituztelako artatu dituzte, erietxeko larrialdi zerbitzuetako buru Javier Sesmak jakinarazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.