Azkeneko bi entzierroetan adarkadak izan ostean, garbia izan da gaur berriro. Adarkadarik ez da gertatu, Gurutze Gorriak esan duenez. Hiru lagun eraman dituzte erietxera, kolpeekin.
Ez da izan, ordea, arriskurik gabeko entzierroa -sanferminetako laugarrena-. Izan ere, zezenak oso motel atera dira korraletatik eta haietako bat geratu ere egin da Santo Domingo hasieran, San Fermin estatuaren parean; pare bat segundoko kontua izan da.
Zezenak sakabanatuta joan dira: aurretik hiru zezen, mantsoekin, eta atzetik beste hiru -hauen artetik bat sartu da aurrenik eta beste biak azkenik-.
Dolores Aguirre ganadutegia izan da gaur. 2.53 iraun du entzierroak.
Aurtengo entzierroak
- Uztailak 7 (asteazkena). Ganadutegia: Peñajara / 2.24ko iraupena / Garbia.
- Uztailak 8 (osteguna). Ganadutegia: Cebada Gago. / 3.30 / Bi adarkada.
- Uztailak 9 (ostirala). Ganadutegia: Fuente Ymbro. / 6.23 / Adarkada bat.
- Uztailak 10 (larunbata). Ganadutegia: Dolores Aguirre. / 2.53 / Garbia.
- Uztailak 11 (igandea). Ganadutegia: Miura.
- Uztailak 12 (astelehena). Ganadutegia: Victoriano del Rio.
- Uztailak 13 (asteartea). Ganadutegia: El Pilar.
- Uztailak 14 (asteazkena). Ganadutegia: Jandilla.
Ibilbidea. Santo Domingo, Udaletxe plaza, Merkaderes, Estafeta, Telefonica, zezen-plaza. 825 metro. 8:00etan hasten da. Ikus grafikoa hemen.
sanferminak
Entzierro garbia berriro
Ez da adarkadarik izan. Santo Domingo hasieran, San Fermin estatuaren parean, zezen bat geratuta izan da pare bat segundoz. 2.53 iraun du entzierroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu