Laburra (bi minutu eta erdikoa) eta garbia izan da Iruñeko sanferminetako aurreneko entzierroa. Alcurrucen ganadutegiko zezenek korritu dute gaur; laugarren aldia zuen ganadutegiak Iruñean eta aurten ere ez dute adarkadarik eman hango zezenek.
Kolpeekin hiru lagun erietxera eraman dituzte -batek buruan du kolpea eta beste bik gerrialdean- eta beste bat besoa zaurituta. Espainiako (Madril), Herrialde Katalanetako (Castello), AEBetako eta Eskoziako lagunak dira laurak.
Hasiera motel samarra izan dute zezenek, baina Udaletxe plazarako bat aurretik zen. Dena dela, Mercaderes hasieran erori egin da, eta bihurgunean atzera batera ziren. Ondo hartu dute bihurgunea, erortzeke. Estafetan pare bat zezen pixka bat atzeratu egin dira, baina ez da aparteko ezer jazo. Zezen-plazan ere ez. Ganadua iristerako gazte bat kailejoia pasatu eta berehala lurrean seko zegoen, aurretik kolpea hartuta, baina zezenak ez dira harengan erreparatu.
Entzierroak
Uztailak 7 (gaur). Ganadutegia: Alcurrucen. 2.30eko iraupena. Adarkadarik ez. Zauritu larririk ez.
Uztailak 8 (bihar). Cebada Gago.
Uztailak 9 (etzi). El Vetorrillo.
Uztailak 10 (ostirala). Jandilla.
Uztailak 11 (larunbata). Dolores Aguirre.
Uztailak 12 (igandea). Miura.
Uztailak 13 (astelehena). Fuente Ymbro.
Uztailak 14 (asteartea). Nuñez del Cuvillo.
Iruñeko sanferminak
Entzierro laburra eta garbia izan da aurrenekoa
Alcurrucen ganadutegiko zezenak izan dira gaur. 2.30eko iraupena izan du eta ez da adarkadarik gertatu. Hiru lagun kolpeekin erietxera eraman dituzte, eta beste bat besoa zaurituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu